Korrika giroa nagusituko da Antxon bihar eguerdian
22. Korrikako arropa salgai jarriko dute Gure Zumardian. Muxikoak bertan izango dira, eta 'photo-call' saioa ere egingo dute.
Bihar, larunbata, 12:00etatik aurrera, Korrika giroa nagusituko da Pasai Antxoko Gure Zumardian. 22. Korrikako arropa erosteko postua jarriko dute; giro ederrean, gainera, muxikoak ere bertan izango baitira eta photo-call saioa ere egingo baitute.
30 egun falta dira 22. Korrika hasteko, eta gerturatzeko deia egin diete Oarsoaldeko AEK-etako arduradunek euskararen aldeko saiakera erraldoia babestu nahi dutenei.