Martxoaren 19an Pirinioetako ekimena aurkeztuko du GEDk Oarsoaldean
Gure Esku Dagok Pirinioak zeharkatzen dituen bidea argiztatuko du uztailaren 2an. Horren harira, aurkezpena egingo dute Niessen kulturgunean.
2022ko uztailean, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Pirinioetako 300 gailur ingru argiztatuko ditu, beste zenbait eragilerekin batera.
Horren harira, datorren martxoaren 19an, larunbata, Oarsoaldeko aurkezpena antolatu dute. Amalur Alvarezen bozeramailearen eskutik, herritarrek egitasmoaren nondik norakoak jakiteko aukera edukiko dute, beraz. Hitzordua Oreretako Niessen kulturgunean zehaztu dute, eguerdiko 12:00etan.