Arteterapia tailerrak egingo dira Lekuona Fabrikan
Ostegunean hasiko dira, eta lau saioz osatuta daude. Helburua da arteterapiaren bidez harreman osasungarrien eraikuntza sustatzea.
Ostegun honetan, hilak 17, arteterapiaren bidez harreman osasungarrien eraikuntza sustatzeko tailer bat hasiko da Lekuona Fabrikan. Lau saioz osatutako programa bat da, gaztelaniaz izango da, eta izen emateak zabalik daude jada sarrerak.errenteria.eus/ webgunean edo Lekuona Fabrikan bertan. Saioak martxoaren 17an, 24an eta 28an eta apirilaren 7an izango dira, 18:00etatik 20:00etara.
Tailer horietan esperientziak partekatzera, jolastera, balioei buruz hausnartzera eta gainerako pertsonekin eta inguratzen gaituen munduarekin harremanak izateko dugun modua ezagutzera animatu nahi dituzte parte hartzaileak. Artearen bidez emozioei, sinesmenei eta jokabideei buruz kontzientzia hartzeko aukera eman nahi da, emozio horiek eta norbera eraldatzeko.
Tailerren helburu orokorra da arteterapia baliatuta, berdintasun eta aniztasun balioen bidez harreman osasungarriak eraiki daitezen sustatzea. Saio bakoitzaren helburu espezifikoak honakoak dira:
- Lehenengo saioa, martxoak 17: Berdintasunarekin eta aniztasunarekin lotutako balioak identifikatzea.
- Bigarren saioa, martxoak 24: Berdintasunarekin eta aniztasunarekin lotutako balioei lotutako mitoak, estereotipoak eta aurreiritziak berrikustea.
- Hirugarren saioa, martxoak 28: Berdintasunari eta aniztasunari lotutako balioei lotutako mitoak, joerak, estereotipoak eta aurreiritziak egituratzea.
- Laugarren saioa, apirilak 7: Berdintasunerako eta aniztasunerako balioen integrazioa sustatzea, pertsonen arteko harreman osasungarriak eraikitzeko jardunbide egokien bidez.