[Galeria] Pasaiako emakumeen omenaldia, Antxon
Iaz San Pedron egindako aitortzak Antxon hartu du lur aurten. Udalerriko sei emakumeren borrokei aintzatespena egin zieten atzo goizean.
Iaz San Pedron hasiriko bideari jarraiki, aurten ere Pasaiako emakumeak omendu dituzte, Antxon azken honetan. Joan den igandean, eguzkia lagun, Antxoko kale nagusiak hartu zituzten dozenaka lagunek borroka feministaren aldarriak oihukatuz. Ibaiondo pilotalekuan egin zieten gero aitortza udalerriko sei emakumeren borrokei.
Maialen Ledesma antxotarra izan zen oroigarria jasotzen lehena, bere ama Josebe Gondaten izenean (azken hura ezin izan zen ekitaldira bertaratu), Ledesmaren atzetik aintzatespen hitzak eskaini zizkieten Pasaiako Mugimendu Feministaren izenean Neli Martinez Bargas antxotarrari; Juani Alonsori, Azkuene Gizarte Jarduera Zentroko emakumeen izenean; Maite Zunzunegi Lujanbio eta Enri Puy Aizpurua sanjuandarrei; eta Izaskun Suberbiola Garbizu trintxerpetarrari azkenik.
Dantzari gazteek aurreskua eskaini eta oroigarri gisa lore bana eman zieten gero omendutako emakumeei. Itzal taldearen abestiak itxi zuen goiza.
Jarraian, atzoko zenbait argazki: