Ostalariek hitzordua dute datorren asteazkenean
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Ticket bai sistemaren inguruko formakuntzarekin jarraituko du, eta Errenterian izango dira martxoaren 23an.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Sailaren laguntzarekin, Ticket Bai sistemaren inguruko formakuntzarekin jarraituko du.
Ostalariei zuzendutako Ticket Bai sistemaren ondorio fiskal eta teknologikoei buruzko informazio saioak eskaintzen jarraitzea da jardunaldien helburua. Saio horiek Gemma Diez Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Zerga eta Kontabilitate Departamentuko buruak bideratzen ditu.
Jardunaldi horien hurrengo saioa Errenteria-Oreretan izango da, martxoaren 23an, asteazkena, Xenpelar aretoan, 16:00etatik 17:30era. Saio hori Ostarirekin eta Errenkoalderekin elkarlanean antolatu da. Ostalaritza elkartetik aipatu dute helburua dela ahalik eta ostalari gehienek parte hartzea; horregatik, elkarteko bazkide ez diren ostalari guztiei ere luzatu zaie gonbidapena.
Formakuntza saio horietan parte hartzeko honako estekan eman behar da izena.