Adur Etxezarreta, txapeldunorde Zizurren
Adur Etxezarreta EPLEko pilotariak ezin izan zuen Zizurreko lau t'erdiko txapela bereganatu, 17-18 galdu baitzuen finalean. Gainera, EPLEko hainbat pilotari GRAVNI txapelketa jokatzeko hautatuak izan dira.
EPLEko Adur Etxezarreta pilotariak ezin izan zuen Zizurreko lau t’erdiko txapela bereganatu. Ardoi Pilota Elkarteak antolatutako txapelketan, txapeldunorde izan da Etxezarreta, Lara pilotari errioxarraren kontra 17-18 galdu ondoren. Norgehiagoka erritmo altuan jokatu zuten finaleko bi protagonistek, baina gutxigatik izan bazen ere, txapela ez zen Errenteriara etorri.
GRAVNI txapelketa
Federazioen arteko GRAVNI txapelketa ospetsuari dagokionez, EPLEko pilotari diren Ruben, Taberna eta Aranburu Arabaren eta Gipuzkoaren arteko lehiaren lehen jardunaldia jokatzeko hautatuak izan ziren. Rubenek, Xabier Ibargurenekin batera, 20-40 irabazi zuten pala motzean. Trinketean, berriz, Tabernak eta Aranburuk 40-31 galdu zuten.