Gure Zumardia eta Eskalantegi zulatzen hasiko dira
Topoa lurperatzeko obrak direla eta, zoruaren zundaketari ekingo dio bihar Euskal Trenbide Sareak. Lanek astebete irautea aurreikusi dute.
Pasaiako Udalak aditzera eman du, topoa lurperatzeko obrak medio, Antxoko Eskalantegi kalean eta Gure Zumardia plazan zenbait lan egiten hasiko dela bihar Euskal Trenbide Sarea. Eremu horiek astebetez hesituta egotea aurreikusi dute.
Lanek ez diote trafikoari eragingo, eta oinezkoengan kalteak “gutxi” izango direla esan dute udal arduradunek: “Izan ere, jarduera eremua txikia da, eta ez du eraginik ez ibilgailuen pasabidean, ez plazako pertsonen zirkulazioan”. Beheko irudian ikus daiteke hori.