Alkatearekin egon dira Egiluzeko ikasleak
Egiluze Ikastetxeko DBH3-ko ikasleak Aizpea Otaegirekin bildu ziren atzo, ikastetxeak urtero Errenteriari buruz egiten duen proiektu baten baitan.
Egiluze Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasle talde bat Aizpea Otaegi alkatearekin bildu zen atzo Udaletxeko Pleno aretoan.
Topaketa hori ikastetxe horretako ikasleek urtero Errenteria-Oreretari buruz egiten duten proiektu baten barruan egin zen. Lan horren baitan, alderdi politiko bat sortu dute ikasleek, eta informazioa bildu eta herriko sektore ekonomikoak aztertu ondoren, alkatearekin bilera eskatu zuten, bere lana bertatik bertara ezagutzeko. Bilera horretan ikasleek alkateari galderak egiteko aukera izan zuten.