Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Josebe Gondat Conde. Pasaiako Mugimendu Feministak omendutakoa.

[Elkarrizketa] «Garai hartako emakume askoren salbazioa izan zen Kexaldi»

Gizartearekiko konpromisoa etxean edoski eta gaurdaino eutsi dio borrokari antxotarrak. Pasaiako Mugimendu Feministak (PMF) Gondaten eta herriko beste bost emakumeren bidea aintzatetsi zuen iragan igandean.

Josebe Gondat Conde (1951, Pasai Antxo).
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/03/18

Iaz San Pedron hasiriko bideari jarraiki, aurten ere udalerriko emakumeak omendu ditu Pasaiako Mugimendu Feministak (PMF), Antxon oraingoan. Joan den igandean, Ibaiondo pilotalekuan egin zieten aitortza udalerriko sei emakumeren borrokei, horien artean Josebe Gondat Conde (1951) antxotarrari.

Hura ezin izan zen aintzatespen ekitaldira bertaratu, eta bere alaba Maialen Ledesmak jaso zuen, ordez, oroigarria.

Gondatekin egon da HITZA haren borrokan sakontzeko. Feminismoa, aberria, espetxea, frankismoa eta euskal kultura izan ditu hizpide, besteak beste, gaurdainoko bideaz mintzatu denean. Kexaldi Kultur Elkarteak 50 urte beteko ditu aurten, gainera, eta sortzaileetako bat izanik, hastapenetara begira jarri da.

Nor da Josebe?
Emakumea, hori lehenengo gauza, beti borroka barruan ibilitakoa. Nire familian denak langileak izan dira, eta hala izan gara gu ere beti, klase kontzientzia oso presente izan dut txikitatik.

Ez naiz sekula mugimendu feministako militante izan, hori oso argi utzi nahi dut, baina beti parte hartu dut, kanpotik bada ere, borroka feministan.

Etxetik jaso zenuen kontzientzia hori?
Zenbait ideia oso irmo irakatsi zizkiguten etxean: Euskal Herrian bizi ginela, klase langileak ginela, eta emakume bezala berdintasuna lortu behar genuela. Beti izan dut oso garbi nola izan behar zen gure aberria, independentzia eta sozialismoaren alde jo behar genuela, eta hor lekua izan behar genuela emakumeok.

Nork bere helburuak beti argi izan behar ditu, eta jo eta ke eutsi horiei.

Printzipio horiek defendatu izanaren ondorioak zure azalean sufritu zenituen.
1970ean, Burgosko Epaiketaren aurkako protestetan parte hartu izanagatik, etxera etorri zen Brigada Politiko-Soziala; hankaz gora jarri zuten gurasoen etxea. Eraman zituzten diskoak, liburuak, langile mugimenduarekin loturikoak… dokumentu subertsibo zeritzotenak.

Nik 18 urte nituen orduan; amak [Kontxi Conde] bere gain hartu zuen topatukoaren errua, eta biok zigortu gintuzten. Bakoitzak 5.000 pezetako isuna ordaindu behar izan genuen. Liburuak gero indultuarekin bueltatu zizkiguten.

Etorri ziren unean ni lanean nintzen, amak abisatu ninduen eta egun horretan ez nintzen etxera joan. Gauza batzuk argi utzi behar nituen bueltatu aurretik.

1976an atxilotu zintuzten gero.
Orduan gauez etorri ziren, ni etxean nengoela, eta bi hilabete pasa nituen Martutenen. Ni eta beste bikote bat kolaboratzaile bezala sartu gintuzten. Kide bat atxilotua zuten aurretik, eta hura berotu zuten auskalo nola, gure izenak eman zituen arte.

Kartzelan ezjakintasuna da nagusi, ez dakizu zenbat denbora emango duzun bertan, ez dizute ezer esaten. Hor ginela kanpokoak zenbait haritatik tiraka hasi ziren, politikari eta apaiz batekin harremana genuen eta bi hilabetetara baldintzapeko askatasuna eman ziguten. Hori bai: 80.000 pezeta ordainduta.

Zortea izan genuen Franco hil zelako; hori izan zen gure salbazioa. Amnistiaren Legea aplikatu ziguten, baina nik beti diot indultua eman zigutela, ez amnistia, fitxak eta halakoak ez baitziren desagertu.

«Zortea izan genuen Franco hil zelako; hori izan zen gure salbazioa»

Zure bideaz ari garela, ezin da alde batera utzi Kexaldi Kultur Elkartearen sorkuntza. 50 urte beteko dira aurten.
Eliza hainbat topagune antolatzen hasi zen gazteak elkartzeko-edo, Oargi zuten izena. Antxoko gurea Oargi Alkartasuna zen; talde batzuk sortu ziren hor, eta bat zegoen euskal kultura jorratzen zuena.

Une batean apaiz bat hasi zen formakuntza eta eskuorriak banatzen Euskal Herriari buruzko kontzientzia pizteko, sozialismoari buruz, militantzia… Iritsi zen momentu bat non, kanpoko indarrek ezin zutenez kontrolatu bertan gertatzen zena, ixtea erabaki zuten. Ez soilik gurea, hainbat eta hainbat Oargi.

Euskal munduko talde hori hasi zen nola elkartu pentsatzen, eta oso gazte hasi ginen biltzen Nafarroa hiribideko lokal batean. Azkenean Kexaldi erostea erabaki genuen, eta hipotekarako amak pisua jarri zuen abal gisa.

Orduan ez zegoen ezer inguruan haur eta gazteentzat, ezer ere ez, eta hor hasi ginen gu gau eskola eskaintzen euskara ikasteko; arratsaldez emakumeentzako klaseak, haurrak eskolan zeuden artean; Euskaljakintza izeneko dantza talde bat ere sortu genuen; udalekuak; hitzaldiak; baita aldizkari bat ere, Pasaia gaur.

«Zeregin handia izan zuen Kexaldik emakumeen ahalduntzean»

Jende batek ez zuen aurpegia eman nahi, baina modu batean edo bestean lagundu nahi zuten eta izena eman gabe kolaboratzen zuten gure egitasmoekin. EAJko jende batek garai horretan beste ezer ez zegoenez seme-alabak gurera ekartzen zituen, eta gero kaletik agur ere ez. Arriskutsua zen benetan gauza batzuetan sartzea, eta jende asko urrutitik zebilen gurekin, edo ezkutuan.

Behin polizia etorri zen, Koldo Izagirre eta bere bikotea Arantxa atxilotu zituztenean; beste gatazkarik ez genuen izan. Hori lehen egunetik argi eta garbi genuen: elkartea, elkartea da. Gure konpromiso politikoa, elkartetik kanpo. Ezin genuen dena arriskuan jarri hainbeste borrokatu ondoren. Alde horretatik oso babestua egon da beti Kexaldi.

Garaiko emakumeentzat zer izan zen?
Garai hartako emakume askoren salbazioa izan zen Kexaldi. Askok eta askok, seme-alaba helduekin, ez zuten beste bizitzarik. Ni eskulanak egitera joaten nintzen, eta han bakoitzak behar zuena kontatzen zuen, husten ziren, txisteetatik negarretara. Eragin handia izan zuen Kexaldik emakumeen ahalduntzean.

Franco hil ondoren geroz eta gehiago hasi ziren biltzen; eskulanak, irteerak… Emakumeek ez zuten beste espaziorik eta hor topatu zuten bat. Eta gaur arte: oraindik ere bertan jarraitzen du lokalak, herritik jaiotakoa herriarentzat izatea baita helburua.

Zer da zuretzat feminismoa?

Esan bezala, ez naiz sekula militante izan, baina beti egon naiz borrokan. Tratu txarren aurkako lehen kontzentrazioa deitu genuen hemen, Antxon, ni gazte nintzela. Deabru gorriak bezala gintuzten batzuek.

Feminismoari dagokionez, nik etxean jasotakoa nire etxean ere sartu dut gero. Niretzako feminismoak alde batera utzi behar du ideologia, ez du ideia politiko batekoa edo bestekoa izan behar, baizik eta berdintasuna izan oinarri. Ez da politizatu behar. Horrez gain, abolizionista izan behar du ezbairik gabe, eta emakume izatearen harrotasuna oinarri duena.

Uste dut Troiako zaldi asko daudela gaur egun feminismoan, kanpotik mugimenduari aurka egin ezin diotenez, feministaz mozorrotu eta barrutik gatazka sortzen ahalegintzen direnak, feminismoaren benetako oinarria suntsitzeko.

Mugimendu bakoitzak bere lekua behar du, eta sinetsita nago batak bestearen ondoan egon behar dugula, eta feminismoak beste hainbat borroka defendatu behar dituela, baina argi eduki behar dugu bakoitza zer den, zein oinarri eta helburu dituen, eta horri eutsi.

Erlazionatutako edukia[Galeria] Pasaiako emakumeen omenaldia, Antxon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.