Korrika kulturalak gaur hartuko du abiada San Pedron, hitzaldi-kantaldi batekin. Apirilaren 10era arteko egitarau oparoa prestatu dute.
Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatutako kontzertua 20:30ean izango da Fatimako Elizan.
Igande honetan, martxoak 20, Gaztaño auzoan izango dira.
Seigarren kantujira Aiton Bordatik abiatuko da bihar, 12:30ean.
Izen emateak hilaren 28an ireki eta apirilaren 15ean itxiko dira. Errenterian erroldatutako haurrei eta herriko ikastetxeetan ikasten duten ikasleei bideratutako programa da.
Aurkezpen ekitaldia Niessenen izango da, 12:00etan. Bertan proiektuaren nondik norakoak aipatuko dira, eta Oarsoaldeko herritarrei uztailaren 2an argiztatuko duten tontorra zein den zehaztuko diete.
Barandiaran parkea gero eta gertuago dago. Datozen egunetan hasiko dira zundaketak lurzorua aztertzeko eta indusketa plan bat idazteko.
Oiartzuarraren ‘Amez’ narrazio liburuak 25 istorio jasotzen ditu. Izenburuak salatzen duen bezala, amak dira protagonista, bakoitzaren egoerak azalduz, fikzio eraikitik.
Udalak adierazi du urri alderako martxan izango dela herrigunea eta auzoa lotuko dituen bigarren igogailua.
Gizartearekiko konpromisoa etxean edoski eta gaurdaino eutsi dio borrokari antxotarrak. Pasaiako Mugimendu Feministak (PMF) Gondaten eta herriko beste bost emakumeren bidea aintzatetsi zuen iragan igandean.
Garraiolarien grebaren ondorioz, astelehenean hastekoak ziren lanak geroratzea erabaki dute. Oraingoz ez dute data berririk jakinarazi.
Zaria Koru Eskolak hurrengo larunbatean, martxoak 26, eskainiko du kontzertua.
'Libres y combativas'-eko bozeramalea Laura Luengo izango da hizlaria.
Larunbatean, berriz, emakumeek gerrak nola jasaten dituzten azaltzen duen 'Ama,nora goaz' dokumentala proiektatuko dute Gezalan.
Emakumeen futbol talde nagusiak eta areto futboleko lehen mailakoak Oiartzunen jokatuko dituzte asteburuko partidak.
Martxoaren 8 "ederraren" ondoren, lanean jarraituko dute herriko feministek. Bat egitera deitu dituzte herriko emakumeak.
Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka kaleak hartzera deitu du koalizioak. Trintxerpeko azokatik abiatuko dira igande goizean.
Touringeko mutilek lehia garrantzitsua dute Fanderian bigarren den Eibarren kontra. Ereintzako bi talde nagusiek olatuaren gainean jarraitzen saiatuko dira.
Aktore oiartzuarrak gaur eta bihar berak sortutako 'Azken tragoa' antzezlana taularatuko du Arizmendienean.
'Oosterschelde', hiru makila eta 50 metroko luzerako ehun urteko goleta holandarra, Pasaiako uretan nabigatuko da maiatzaren 26tik 29ra.