Udal txistulariek igandetan herriko kaleak alaituko dituzte

Igande honetan, martxoak 20, Gaztaño auzoan izango dira.

Errenteria-Oreretako udal txistulariak.

Udal txistulari taldeak Diana antolatu du hurrengo iganderako, martxoak 20, Gaztaño auzoan. 9:00ak aldera abiatuko dira udaletxetik. Gaztaño auzoan egon ondoren, ohikoa den bezala, udaletxean amaituko dute.

Hurrengo asteko igandean, martxoak 27, berriz, Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan egingo du diana txistulari taldeak. Beti bezala, udaletxetik abiatuko dira 9:00etan, aipatutako auzoetatik pasatu ondoren, udaletxean amaitzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.