Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Karen Muñoz Etxebeste. Aktorea.

"Aukerak ez ziren niregana etorriko, nik sortu behar ditut"

Oiartzun
Kultura

Aktore oiartzuarrak gaur eta bihar berak sortutako 'Azken tragoa' antzezlana taularatuko du Arizmendienean.

karen munoz azken tragoa Muñoz, Arizmendienean. Etxe barruko aretoan aurkeztuko du ‘Azken tragoa’.
2022/03/18
Erik Gartzia Erik Gartzia

Oiartzuarrak Azken tragoa berak sortutako mikroantzerki pieza taularatuko du gaur eta bihar, launa aldiz. Bere opera prima da, TAE antzerki eskolan ikasi zuenean sortutakoa. Lehen erronkarako gogotsu dago.

Antzezlana toki txiki batean jokatuko duzu, ikusle kopuru murritzarekin, iraupen laburra izango du… Dena txikia da. Azken trago hori zer da, txupito bat?
Bai [barrez]. Edalontziak bilatzen ari nintzen, eta txupito edalontzi batzuk aurkitu nituen, tabernetakoak baino pixka bat dotoreagoak.

Zein da antzezlanaren gaia?
Dolu prozesu baten hasiera. Amona eta bilobaren arteko elkarrizketa da, aitona hilberria denean. Antzezlana kokatu dut hil eta bigarren egunean egiten duten bazkarian, hiletaren aurretik. Bakarrik geratzen dira biak.

Islatu nahi dut gure adineko pertsonek nola ikusten ditugun pertsona zaharrak, zama balira bezala, eta ez diegula benetan arretarik eskaintzen.

Zuk jokatuko dituzu bi paperak?
Mahai bat, bi aulki huts, botila bat eta bi txupito edalontzi egongo dira agertokian. Ilobaren eta amonaren paperak jokatuko ditut, baina amonak ez du hitz egiten, bere munduan dago. Iloba doluaren lehen fasean —ukazioan—dago. Baina spoiler askorik ez dut egingo…

Nola iritsi zara antzerkiaren mundura?
Txikitan mozorrotzea gustatzen zitzaidan, eta familian inauteriak oso garrantzitsuak izan dira. Hernanin goi mailako ziklo bat ikasi nuen, eta bukatzean dilema nuen, zer egin ez nekielako. Go!azen-en ibili zen klasekide bat neukan, eta Donostiako TAEn izena ematera animatu ninduen, duela lauzpabost urte.

TAEko hirugarren mailan, ariketa jarri ziguten, ahots kantatua eta ahots hitz egina bereizteko. Esketx bat egin behar genuen, eta niri antzezlan honen oinarria atera zitzaidan. Hura gazteleraz izan zen; euskaraz errazago aritzen naizenez, ahozkotasuna lantzeko agindu zidaten. Originala bost minutukoa zen, eta bukatzean irakasleak esan zuen, «zer gertatu da hemen?».

Umore absurdoa gustuko dut, oso komikoa, eta hau pixka bat hotzagoa da. Drama light bat da, eta irakaslea harritu zen ez ninduelako inoiz erregistro horretan ikusi. Zoriondu ninduen, eta tiraderan gorde nuen.

Bost minutu horiek, baina, luzatu egin zenituen.
Geldirik egon naiz orain arte, eta orain ateratzeko momentua zela iruditu zait. Alain Mendizabal nire bikote artistikoa da, eta hari eskatu nion iritzia. Lur Kortak ere esan zidan funtzionatu ahal duela. Udalarekin hitz egin nuen, nola izango zen, eta onartu zuten.

Donostiako Farandulara eramatea pixka bat hotzagoa iruditzen zitzaidan. Iazko udaran Arizmendienean Puskak biltzen erakusketa egin genuen, eta goxoa iruditu zitzaidan tokia. Gainera, iruditzen zait erabilpen handirik ez duela… [barrez].

Hamar ikusle besterik ez nituen nahi, antzezlana oso intimoa iruditzen zaidalako. Prezioa ere mikro da. Igandetako antzezlanak ikusteko bost euro ordaintzen badira, erabaki nuen gutxiago kobratu beharko nuela.

Bi egunetan launa saio egitea erronka handia da?
Orain arte egin ditudan antzezlanak luzeak izan dira, egun batean euskaraz eta hurrengoan gazteleraz. Hori da erakargarria egiten zaidana. Horrez gain, Hiru biñaka-n parte hartzeko aukera izan nuen, baina hori pixka bat ezberdina izan zen. Nire buruari esan nion aukerak ez zirela niregana etorriko, nik sortu behar nituela aukera horiek. Ateratzen bada, ateratzen da.

Emanaldi guztiak ezberdinak izango dira, zerbait berria sartu behar da gu geu ez aspertzeko. Publikoaren arabera ere aldatuko da: ez da gauza bera hamarrentzako antzeztea edo laurentzako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.