Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gure Eskuk 'Pirinioetako bidea' egitasmoa aurkeztu du

Egitasmoa uztailaren 2an burutuko da, eta gaur goizean egin den agerraldian, proiektuko xehetasunak eta Oarsoaldeko herritarrek argituko dituzten gainak zeintzuk diren zehaztu dute.

'Pirinioetako bidea' egitasmoaren aurkezpena.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2022/03/19

Gure Eskuk, Kataluniako hainbat eragilerekin batera, egitasmo berri bat jarri du martxan datorren uztailaren 2rako: Pirinioetako bidea. Proiektu horren baitan 300 gailur baino gehiago argiztatuko dira, Hondarribiko Higer lurmuturretik Creusera, Euskal Herria eta Katalunia batuz, bi herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko eta nazioarteko komunitateari mezua helarazteko. Egitasmoaren nondik norakoak eta xehetasunak azaldu dituzte gaur goizean Niessen aretoan, Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramaileak eta plataformako hainbat kidek.

Euskal Herrian 115 tontor argituko dira guztira, eta Oarsoaldeko herritarrek zehaztuta dituzte jada argituko dituzten gainak. Pasaitarrak eta lezoarrak Jaizkibelera bideratuko dituzte; errenteriarrak Zariara igoko dira; eta oiartzuarrak Errenga eta Bianditz mendietan izango dira.

Argituko diren tontor guztiak bi multzotan sailkatu dituzte: gailur berdeen taldea eta gorriena. Gailur berdeek ez dute aparteko zailtasunik, eta jende gehienarentzat dira irisgarri. Aurrez aipatutako Jaizkibel, Zaria, Errenga eta Bianditz tontor berdeetan sailkatu dituzte, eta mendi horietara joateko izen emateak irekita daude jada.

Horrez gain, antolatzaileek gailur gorrien bidez izendatu dituzte tontor batzuk, mendizale trebatuei bideratu dizkietenak. Horien artean izendatu dute Aiako Harriak. Mendi horietara joateko espedizio taldeak osatuko dituzte, eta izen emateak pirinioetakobidea@gureeskudago.eus helbide elektronikoan egin behar dira.

Egitasmoan parte hartzeko izen ematea hamar eurokoa da. Bost euro ekimeneko gastuetara bideratuko dira, eta beste bost euroak istripu eta erreskateetarako asegurua estaltzeko, izan ere, gailurretako jaitsiera ilunpean egingo da, eta arriskua egon daiteke. Gainera, antolatzaileek zehaztu dute, federatuta dauden parte hartzaileek soilik ekimeneko bost euroak ordaindu beharko dituztela. Gailur horietara igotzeko, plataformako kideek aipatu dute herrietatik autobusak jarriko dituztela.

Mendietara joan ezin duen jendeari ere aukerak eta alternatibak ematen saiatuko dira Gure Eskutik. Kideek eutsi dute herri osoak izan behar duela egitasmo kolektibo eta parte hartzailearen helburu. Horretarako, bi elementu izango dituzte kontuan: batetik, mendiak argitzen diren momentu berean herriko lekuren bat argiztatzea eskatu dute; eta, bestetik, argiztatze momentu horretan ‘Txoriak Txori’ kantua abestea.

Proiektua antolatzen hasi dira dagoeneko, eta egitasmoa planifikatzen jarraitzeko herritarrei deia egin diete plataformako kideek. Hori dela eta, datozen egunetan egingo diren batzar eta deialdiei adi egotea eskatu diete bertaratu direnei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.