Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Maixabel Arretxek jaso du lehen Amalur Saria

Ekoizle errenteriarrak 30 urte eman ditu bere elikagaiak azokan saltzen. Labore Oarsotik bere ibilbidea eta beste hainbat emakume baserritarrena aitortu nahi izan dute.

Maixabel Arretxe Sarasola izan da Amalur Sarien omendua.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/03/19

Labore Oarsok lehen aldiz eman ditu Amalur Sariak gaur goizean. Omendua Maixabel Arretxe Sarasola errenteriarra izan da, 30 urtez baratzak eman diona azokan saltzen ibili den emakume ekoizlea. Gaurkoa izan da lehen saria, baina Laboretik zehaztu dute urteroko sari bihurtu nahi dutela honakoa. Sarien izenak dioen bezala, ama, emea, emakumea eta lurra dira sari horien bidez omendu nahi dituztenak.

Laboretik lantzen ari diren proposamena “elikadura burujabetzaren alde lan egitekoa” dela nabarmendu dute, “bertan ekoizten eta bertan kontsumitzen” denarekin zerikusia duena. Laboreren ekarpena eta aberastasuna da “kontsumo indibidual bat izatetik kolektibo izatera pasatzeko ahaleginean” dabilena, “bazkidetza sustatuz eta elkarlaguntza sistemak asmatuz”.

Gaur egungo elikadura sistema nagusien aurretik, hau da, multinazional eta supermerkatuak iritsi aurretik, “gure herriak oso bizirik” zeudela eutsi dute Laboreko kideek, eta “denda txikiek eta azokek bizitasunaz gain, herriari kolorea ematen” ziotela baietsi dute. Orain, baina, kontsumo ohiturak aldatu dira, eta Laborekoek aipatu dute ” gaur egun garrantzia handiagoa ematen diogula begitatik sartzen denari ahotik sartzen denari baino”. Hori dela eta, “baserritarrek gero eta zailtasun handiagoak dituzte beren ekoizpenak merkatuan defendatzeko”, zehaztu dute.

Horregatik guztiagatik, “zailtasunak zailtasun, gertuko ekonomia honetan sinetsi ez ezik inurri bat bezala bere bizitza osoa azokan eman duen Maixabel Artetxe Sarasola eskertu eta omendu” nahi dutela azaldu dute Laboreko kideek. Zehaztu dute Arretxek beti izan duela baratza bat inguruan, eta poliki poliki hasi zela. Hasieran bere baratzeko letxuga eta tomateak auzoko dendara eramaten zituen saltzeko. Ondoren, azokako beste emakume baten bitartez hasi zen elikagaiak saltzen. Eta, azkenik, senarrari esan zion: “Neroni joango naiz azokara postua jarri eta zuzenean saltzera”. Ordutik, 30 urtez buru belarri ibili da Artetxe baratzak eman diona saltzen azokako egun guztietan hutsik egin gabe. Arretxez gain, “beren ekoizpenak saldu izan dituzten eta saltzen dituzten baserritar emakume guztiei” aitortza egin diete Laboretik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.