Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Xiberok ateak itxiko ditu betirako larunbatean

38 urteko ibilbide luzearen ondoren, Kontxi Berasategik Xibero betirako ixtea erabaki du. Larunbatekoa izango da azken eguna, eta jai giroan agurtu nahi dute.

Kontxi Berasategi da Xiberoko jabea.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/03/23

38 urteko ibilbide luze eta arrakastatsu baten ondoren, Errenteria-Oreretan mitikoa izan den Xibero tabernak betirako itxiko du. Agur esateko eguna larunbat honetan izango da, hilak 26, eta, horretarako, txaranga batek alaituko ditu azken afariak. ‘Agur Xiberoa’ kanta abestuko dute bertaratzen direnek, jai giroan itxi nahi dute ibilbidea. Azken eguna izanik, eta jendea ohartu bezain pronto, eskariak egiten hasi ziren eta dagoeneko betea dute.

Bizitza osoa eman du Kontxi Berasategik Xiberon lanean. Gorabeherak gorabehera, 38 urte izan dira ostalaritzara dedikatuak. Lehen 31 urteak Erdiko Kalean zuten lokalean izan ziren. Berasategik onartu du urte horiek oso arrakastatsuak izan zirela, eta, batez ere, familiaren laguntzari esker negozioa aurrera atera zutela; esaterako, bere alaba izan da lanean egon den azkena, 12 urtez. Lokal zaharra beti betea zuten, baina hura uzteko momentua iritsi zitzaien. Hori dela eta, duela zazpi urtetik, Santa Klarako lokalean daude.

Santa Klarakoa Xibero zaharra baino handiagoa da. Berasategik baietsi du hasierako urteak oso onak izan zirela eta ondo eta asko lan egin dutela, baina azkeneko bi urteak zailak izan direla zehaztu du. “Xibero uztearena egoera ezberdinen kumulu bat izan da”, nabarmendu du Berasategik. “Bi urte daramatzagu pandemiaren eraginak pairatzen. Abuztuan nire alabak lana utzi zuen, eta bakarrik geratu nintzen. Bakarrik egoteko gogorra da hau”, konfirmatu du. Horrez gain, nahiz eta asteburuetan jende asko mugitzen den, astean zehar hutsik dute, jende gutxi dabil.

Pandemiak pentsatzeko denbora eman zion Berasategiri. Momentu hura arte ez zen inoiz geldirik egon, eta ekonomikoki gogorra izan bazen ere, etorkizuna antolatzen hasteko beta izan zuen. “Egoerari bueltak ematen hasi nintzen zer egin nezakeen ikusteko. Alabak taberna utzi zuen, eta momentu hartan ikusi nuen libre nintzela niregan pentsatzeko. Soluzioak bilatzen hasi nintzen, eta 38 urteren ondoren ostalaritza uztea erabaki dut. Gera ninteke, baina nekatua nago”, baieztatu du Xiberoko jabeak. Ostalaritza utziko badu ere, Berasategi ez da geldirik egongo, eta murgilduko den hurrengo proiektuan buru-belarri dabil lanean: lokal txiki bat hartu berri du, eta janari beganoa eta gluten gabekoa saltzen hasiko da.

Bukatzeko, urte horietan guztietan Xiberotik pasa diren langile eta bezero guztiak eskertu nahi izan ditu Berasategik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.