Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

100 haur eta nerabek gertuagotik ezagutuko dituzte udal ardurak

Datorren astean zerbitzu eta mantentze lanak bertatik bertara ezagutuko dituzte ikasleek. Politikariei euren kezken berri ere emango diete.

Arizabalo Jauregira ere egingo dute bisita haur eta nerabeek, datozen astearte eta asteazkenean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/03/24

Datozen astearte eta asteazkenean, hilak 29 eta 30, irteera egingo dute Pasaiako hiru ikastetxeetako LH eta DBH-ko ikasleek udal zerbitzuetako lanak zertan diren ezagutzeko, eta aukera izango dute udal teknikari nahiz politikariei euren ezinegon nahiz proposamenen berri emateko gero.

Zerbitzu, Mantentze-lan eta Sareen Sailaren pabiloian nahiz Arizabalo Jauregian bilduko dira goizean goiz haur eta nerabeak, bi taldetan banatuta, udal teknikari, udal zerbitzuetako langile eta irakasleekin batera, zerbitzu horretako langileak eta euren eguneroko zereginak bertatik bertara ezagutzeko.

Guztira, 100 haur eta nerabek ezagutuko dute zerbitzuen sail horrek egunerokoan egiten dituen lanak; artean, kale-garbiketak, zaborraren kudeaketa, konponketak, argiteria, edota lorezaintza. Gazteek lan batzuk egiteko aukera ere izango dute.

Ondoren, Juanba Berasategi Auditoriumera hurbiltzea da asmoa, bertan udalbatzako zenbait politikarirekin bilduko baitira, euren proposamen eta kezken inguruan haiekin hausnartzeko. Hainbat aurreratu dituzte: leku estali gehiago behar dituzte, jolasgune berriak, wifia, eta kaleetako puntu ilunak desagerraraztea.

Haur eta nerabeek Pasaia hobetzeko Eskubidean planaren baitan lantzen ari diren proposamenak ere aurkeztuko dizkiete Pasaiako udal teknikari nahiz politikariei. Gaien artean egongo dira jolaserako eta kirolerako espazioak, jaietako parte hartzea, edota udararako prestatzen ari diren aisialdi eta kirol eskaintza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.