Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur eskola publikoek apirilean irekiko dituzte matrikulazioak

Izen emateak apirilaren 11tik maiatzaren 9ra izango dira, eta familiek Uztargi eta Goialde haur eskolak ezagutu ahal izango dituzte hurrengo astean.

Itziar Ostolaza eta haur eskoletako zuzendariak.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/03/24

Uztargi eta Goialde haur eskola publikoetan 2022-2023 ikasturterako matrikulazio epea apirilaren 11tik maiatzaren 9ra zabalik egongo dela adierazi dute Itziar Ostolaza Hezkuntzako zinegotziak eta Uztargi eta Goialdeko zuzendari diren Maripi Alastruyk eta Maider Sanchezek gaur goizean Uztargin egin den agerraldian. Izen ematea epe horren barruan egingo bada ere, haur eskola publikoetako zuzendariek aipatu dute urte osoan zehar ere matrikulazio epea irekia egongo dela plazak bete arte.

Horrez gain, izen emate horien aurretik, familiek haur eskola horietako ateak zabalik izango dituzte instalazioak, hezitzaileak eta langileak ezagutzeko. Uztargi martxoaren 29an eta 30ean ezagutu ahal izango da, eta Goialde, martxoaren 29an. Haur eskola horiek ezagutzeko, aurretik telefonoz hitzordua hartzea derrigorrezkoa da. Uztargiren telefonoa 943 51 22 16 da, eta Goialderena, 943 52 07 62.

Izen emateak bi modutara egin daitezkeela zehaztu dute zuzendariek: telematikoki eta presentzialki. Modu telematikoan egin nahi dutenek, apirilaren 11tik 9ra egin ahal izango dute haur eskolen webgunean. Matrikulazioa aurrez aurre egiteko, interesdunak haur eskoletara gerturatu beharko dira, 10:30etik 13:30era. Dena den, gogorarazi nahi izan dute Pazko astean haur eskolak itxita egongo direla eta egun horietan ez dutela aurrez aurreko matrikularik egingo.

Matrikulazio kanpaina familia guztietara iristeko, 2021ean eta 2022an jaio diren 242 haurren etxeetara bidaliko du gutuna Udalak, familiek Uztargi eta Goialde zuzenean ezagutu ditzaten.

Era berean, Ostolazak nabarmendu du Errenteria-Oreretan eskaintza anitz eta zabala dagoela 0 eta 2 urteko haurrentzat. Aniztasun horrek ekosistema aberatsa eskaintzen du hezkuntzaren eremuan, familiaren eta haurraren beharretara ondoen egokituko den eskaintza hautatzeko aukera eskainiz.

Hori dela eta, Udaletik hautu hori herriko haur eskoletan egitera eta D eredua lehenestera gonbidatu nahi ditu familiak, eta balorean jarri nahi dituzte haur eskolek jendartean betetzen duten funtzio hezitzaile eta soziala, zaintza garapen pertsonal eta sozialaren erdigunean jarriz.

Haur eskolen ezaugarriak

Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera, 0-1 urteko gelan zortzi haur daude gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan, berriz, hamahiru. Uztargin zein Goialden bi hezitzaile daude etengabe haurrekin, eta hezitzaile horiek dira haurrei jaten eman eta lotaratzen dituztenak.

Uztargi haur eskolan bost gela handi eta belarguneak dituzte. Sukaldaria bertan dute eguneroko haurren bazkaria prestatzeko, eta janari ekologikoa eskaintzen dute bertan.

Goialde haur eskolari dagokionez, bi gela daude, eta etxeko giroa eta familiartekoa bermatzen da. Gurasoek, gainera, ez dute haurra haur eskolara eramateko presaka ibili behar, aparkatzeko arazorik ez baitago. Hezitzaileek etengabe formakuntza jasotzen dute, eta haur bakoitzaren mugimendu librea errespetatzen da.

Aldaketarik ez badago, haur eskolen ordutegia 07:30etik 17:00etara izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.