Korrikaren 'Hitzekin' dantzan, Kukairekin
Errenteria-Oreretako Kukai Dantzak 22. Korrikaren abestiaren koreografia ofiziala egin du. Ez da zaila, edonork egin dezake.
Errenteria-Oreretako Kukai Dantzak 22. Korrikaren abestiaren koreografia egin du. Hori zabaltzeko bideoa zabaldu du AEK-k, errenteriarrak agertzen direlarik, kalean, koreografia eginez. Pozik eta gustura asko daude dantzariak euren irakasle zereginean.
Hitzekin da martxoaren 31n Amurrion (Araba) hasiko den Korrikaren leloa. Leloari jarriki, AEK-ren egitasmo erraldoiaren abestiak ere izenburu hori du: Nerea Urbizuk sortu du musika, eta hark, Anarik eta Ane Garciak jarri diote ahotsa. Abestiaren letrak Sustrai Colinak egindakoak dira.
22. Korrika hasi zain egon gabe, jarraian dagoen bideoan Kukaikoek azalduko dute zer-nolakoa den koreografia. Lasai, ez da zaila.