Zaintzan diharduten emakume migratzaileak izango dituzte hizpide Antxon
Silvia Carrizok hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean Antxoko Kultur Etxean, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren biharamunean.
Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren (hilak 30) biharamunean, eta Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Nazioarteko Egunetik astebetera, Emakume migratzaileak zaintza lanean: lan duinaren eta eremu seguruen bila izeneko hitzaldia antolatu dute Pasaiako Udaleko Berdintasun eta Migrazio eta Aniztasun arloek elkarlanean.
Silvia Carrizo, Malen Etxeako kide eta abokatua, izango da hizlaria. Hilaren 31n izango da saioa Antxoko Kultur Etxean, 19:30ean.
