Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ekonomia eta enpatia euskaraz, Zinealdean

Oarsoaldea Garapen Agentziaren ekimenez Enpatikonomia Jardunaldia egin dute gaur goizean Zinealdean.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2022/03/25

Oarsoaldea Garapen Agentziaren ekimenez, Enpatikonomia jardunaldia egin dute gaur goizean Zinealdean, euskaraz. Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia, eta hori oinarri, hainbat adituk euren esperientziaren berri eman dute. Ia 40 izan dira Zinealdera joan diren parte hartzaileak, gehienak enpresetakoak, baina erakunde publikoetako ordezkariak ere izan dira jardunaldian. Nahi izan duenak online jarraitu ahal izan ditu saioak. Naroa Iturri eta Arantxa Iraola kazetariek gidatu dituzte adituen interbentzioak, elkarrizketa formatu atseginean. Informazio emate, batera jartze, eta sentiberatze jarduera izan da Zinealdeakoa.

Energia aurrezteko bide eta esperientziak; esklusio egoeran dauden pertsonen inklusioa; eta tokiko komunitatearen indarra. Horiek gaurko jardunean landu dituzten gaiak. Hori mamia; baina hori garatzeko bidea euskara izan da, saio den-denak euskaraz izan direlako. “2017an lanketa hasi genuen Oarsoaldea Garapen Agentzian. Konturatu ginen euskara enpresetan sartzeko modu egokiena enpresen gizarte erantzukizunaren bidez zela. Enpresek gizarte erantzukizuna lantzen dute, hainbat arlotan: ingurumena, berdintasuna, langileen baldintzak, pertsonen jatorriaren aniztasuna lantzea… Euskara enpresetan gizarte erantzukizuneko arlo bezala txertatzea egoki iruditu zitzaigun”, azaldu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeko arduradun Joxe Luix Agirretxek. Katalunian ikasitakoa aplikatzen ari dira gurean Oarsoaldea Garapen Agentziakoak. Enpatikonomia saioak izan du ekonomia inklusibotik asko, baina baita, zeharlerroan bada ere, euskaratik ere.

Beraz, gaurko enpatia ariketa hiru ardatz nagusi jarraituz egin  bada ere, horien transmisioa euskaraz egin da: “Enpresa bat enpatikoa bada, aurreratu itxura ematen du. Hainbat arlorekin enpatiko bada, aurreratua da, baita euskararekin ere. Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen negozioa da enpatikonomia terminoarekin [asmatutako hitza da] izendatu nahi duguna, bezero, hornitzaile, eta inguruko guztiak kontuan hartzen dituena. Hori negozioa berezi bihurtzen du. Gaurkoa jardunaldiak hortaz konturatzeko antolatu ditugu, hiru gai zehatzekin, eta tokikotasunaren aldetik euskarak zer gertutasun eta konfiantza ematen duen azalduz”.

Gaurkoa enpatikonomia jardueren barruko hirugarrena izan da. 2017an eta 2o18an ere egin zituzten. Aurrerantzean bide beretik jarraitzeko asmoa azaldu dute Oarsoaldea Garapen Agentziako kideek.

Erlazionatutako edukiaEkonomia inklusiboari buruzko jardunaldia online ere jarraitu ahalko daEnpatikonomia, enpresentzeko jardunaldia Zinealdean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.