Espainiako Loteriak 30.000 euro utzi ditu Trintxerpen
Espainiako Loteriaren lehen saria kobratuko du Azkuene kaleko Odrietxe liburu dendan billetea erosi zuen saridunak.
Espainiako Loteriaren lehen sariak 30.000 euro utzi ditu Trintxerpen, Azkuene kaleko Odrietxe liburu dendak dezimo bat saldu baitzuen.
Atzo, ostegunarekin, egin zen zozketa eta 16.633 zenbakia suertatu zen onuradun.