Lehen Arretaren egoera salatzeko, ESK sindikatuak protestara egin du dei
Datorren asteartean, martxoaren 30ean, Errenteriako Iztieta osasun zentroan elkarretaratzea egingo du sindikatuak, eguerdiko 12:30etan.
ESK sindikatuaren arabera, Osakidetzan Lehen Mailako Arretak bizi duen egoera “utzikeriazko kudeaketa negargarri” baten ondorio zuzena da. ESK-Osakidetzaren ustez, urte luzez defizita eta murriztapenak bizi izanaren kalte ordainak orain ari dira agerian uzten, desberdintasunetan sakontzea beste ondorio ez duena, finean. Hori guztia dela eta, elkarretaratzea egingo dute datorren asteartean, martxoaren 29an. Iztieta osasun zentroaren atarian egingo dute protesta, eguerdiko 12:30etan.
Egoera salatzeaz gain, zenbait aldarrikapen mahaigaineratu dituzte ere: Lehen Mailako Arretaren inbertsioa % 25era igotzea (egun, % 14koa da), sustapen- eta prebentzio-printzipioak bermatzea eta hala, osasun-arreta jasotzeko desberdintasunak saihestea.