Korrikaren festa, igandean Saldisen
11:00etatik aurrera, 22 Korrika girotzeko festa antolatu dute Oroitzene AEK-k eta Txirbilla Aisialdi Taldeak.
Gutxi falta da Korrika hasteko. Gehixeago Lezora iritsi dadin. Martxoaren 31n hasiko da Korrika Amurrion, eta apirilaren 10ean bukatu Donostian. Azken egun horretako goizaldean pasako da Lezotik AEKren egitasmo erraldoi, zehatz, 04:07an hasiko dira lezoarrak lekukoa hartzen Renferen geltokian. Hori guztia iritsi arte, bada herria nola girotu. Horren harira girotze festa antolatu dute Oroitzene AEK-k eta Txirbilla Aisialdi Taldeak iganderako (hilak 27). 11:00etan hasiko da, Saldise plazan.
Festak osagai asko izango ditu: pintxo lehiaketak, haurrentzako eskulanak, kale apainketa, mutxikoak, Korrikaren arropa saltzeko eremua, pintxoak, edariak… Goiz pasa ederra izateko menua da aurrekoa.