Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

[Erreportajea] Arartekora jo dute, «gatazkak eztanda egin ez dezan»

Trintxerpeko Ziriza eraikina berrasmatu eta bertan Rabanne Espazioa sortzearen alde lanean ari diren elkarteek herriaren defendatzailearen atea jo dute. Dagoeneko bi bilera izan dituzte.

Enrique Santiago eta Fernando Etxauri, hilaren 1ean Arartekoaren bulegoan, babes eskaera eskutan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/03/25

Hila hastearekin batera aurkeztu zuten Enrique Santiago eta Fernando Etxaurik Arartekoaren bulegoan babes eskeko errekurtso bat, Rabanne Espazioaren alde agertu diren 30etik gora elkarteen izenean, «udalak adierazi digun sinesgarritasun faltaren aurrean».

Gaurdaino bi bilera egin dituzte herriaren defendatzailearen talde teknikoarekin, eta asebete agertu da Santiago horregatik: «Eskerrak eman nahi dizkiegu eskainitako arretagatik, gurekiko erakutsi duten enpatia eta errespetuaz gain». Ziriza azpiegitura berrasmatzeko duten proiektuaren defentsaz ari da.

2004tik udal arduradunek «milaka promesa» egin izan dizkietela esan du Santiagok, baina susmagarritzat jo du agintza horiek guztiak hauteskunde garaietan egin izana, gero proiektuaren aldeko ekintza bat bera ere ikusi ez badute ere.

Are: berriki jakin dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Plangintza sailak kultur eraikinaren eta Correosen artean dagoen orubean errepide bat eraiki nahi duela, «parke berde, ekologiko eta barrutiaren birika sortzeko aukera bakarra dagoen lekuan», trintxerpetarraren arabera.

Ibilgailuentzako bide hori, Adinberriren eraikinaren obrak dirauen artean Trintxerpeko alkateordetzaren atzeko gunean eraikiko den behin-behineko aparkalekura sartzeko baliatu nahi dute.

Oposizioko EH Bilduk «zentzugabekeriatzat» jo du PSE-EEk eta EAJk osatutako udal gobernuak obra-lizentzia hori alderdi berberek osatutako aldundiari eman izana, iritziz herritarren proiektua kaltetzeaz gain, errepide hori «ez datorrela bat» udalaren eta pasaitarren interesekin.

Eskaerak
Testuinguru horretan, trintxerpetarrek emango dituzten hurrengo pausoen berri eman du Santiagok: Adinberri Ekosistema proiektuaren dokumentua eskatuko dute (horren eraikuntzarekin lotura zuzena du errepidearen sorrerak); bide berriari buruz dagoen dokumentazioa ere eskuratu nahi dute, «jakin badakigulako Udaltzaingoak bi txosten negatibo egin dituela horren kontra, eta horiek ere eskatuko ditugu»; azkenik, udaleko nahiz aldundiko saileko arduradunei bilera publiko bat egin dezaten galdegingo diete, astean zehar eta 19:00etatik aurrera, «bizilagun langileek bertaratzeko aukera izan dezaten».

Azken agerraldi horri dagokionez, ahoan bilorik gabe mintzatu da elkarteen bozeramailea: «Trintxerpeko alkateordetzan azal diezagutela, poliki eta letra onez, nahiz irudien bidez, benetan gure bizitzekin eta Pasaiako barruti honekin egin nahi dutena».

Udaltzaingoaren txostenei ere erreferentzia egin die: «Bitxia da nola gure gobernariek, nahi dutenean, txosten teknikoak erabiltzen dituzten ezbairik gabe errespetatu behar den zerbait bezala, baina ez dituzten aintzat hartzen komeni ez zaienean».

Aipaturiko instituzioengandik jaso duten «mespretxu eta abandonu egoera» horren aurrean. Esan dute elkarte sinatzaileek Arartekora jo besterik ezin izan dutela egin «Azken itxaropen moduan izan da, egunez egun tenkatzen doan gatazka sozial hau bidera dezan, berehala eztanda egingo baitu bestela».

Trintxerpetarrei eskatu diete egitasmoarekin eta aldarrikapenekin bat egin dezatela, eta «esna daitezela».

Aldundiaren proiektua, orubea zeharkatzen duen errepidearekin.

Herritarren proiektua, Rabanne Espazioa.

Erlazionatutako edukia[Bideoa] Trintxerpeko 30 elkarte, Rabanne espazio kulturalaren alde
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.