Zortzi puntu izango ditu datorren astearteko udalbatzarrak
Ohiko plenoa egingo dute datorren asteartean, hilak 29, Arizabalo Jauregian. Mendebaldeko Saharari buruzko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk.
Ohiko udalbatzarra egingo dute datorren asteartean Pasaian ordezkaritza duten lau alderdietako hamazazpi zinegotziek, Arizabalo Jauregian, 18:00etatik aurrera.
Aztergai izango dituzten gaiak honakoak dira:
- Xedapen ofizialak eta Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea (2022/288 zenbakitik 2022/560 zenbakira).
- 2022ko ordainsarien igoera onartzea.
- Udalaren eta erakunde autonomoen 2021eko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- Kreditu aldaketen berri ematea.
- 2022ko diru laguntzen eranskina aldatzea, eta 2022FKRE0006 kreditu aldaketaren espedientea (2. kreditu transferentzia) onartzea.
- Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko Udal Ordenantza Arautzailearen behin-behineko aldaketaren onarpena.
- EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa, Mendebaldeko Saharako gatazkari buruzkoa.
- Galde-erreguak.