[Galeria eta bideoa] Bostehundik gora pandero eta trikiti doinu
Ehunka pandero jotzaile eta trikitilarik Pasaia hartu zuten larunbatean, Euskal Herriko Trikitilari Eguna ospatzeko.
Bostehundik gora trikitilari eta pandero jotzailek Pasaian lur hartu zuten joan den larunbatean, goizean goizetik, Euskal Herriko Trikitilari Eguna ospatzeko. 11:30ean barruti bakoitzean lekukotu ziren jada, eta denek bat egin zuten arratsaldean, eguzkia sartzearekin batera, Trintxerpen.
Trintxerpeko Illumbe Musika Elkarteak, aurten beteko duen mende erdia ospatzeko, bat egin zuen Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa nahiz Iparraldeko 500 musikari inguru ekarri zituzten.
Hona hemen larunbatak Pasaian utziriko zenbait argazki, eta kalejira Trintxerpeko Euskadi etorbidetik atera zen unearen bideoa: