Lehen Mailako Arretaren egoera salatu dute
ESK sindikatuak deitutako elkarretaratzean, Lehen Mailako Arretaren egoera "utzikeriazko kudeaketa negargarri" baten ondorio dela zehaztu dute.
Osakidetzako Lehen Mailako Arretak bizi duen egoera salatzeko bildu dira gaur goizean Iztietako osasun zentroaren aurrean ESK sindikatuak deitutako elkarretaratzean. Sindikatuaren arabera, Lehen Mailako Arretaren egoera “utzikeriazko kudeaketa negargarri” baten ondorio da. ESK-ren ustez, urte luzez defizita eta murriztapenak bizi izanaren kalte ordainak orain ari dira agerian uzten, desberdintasunean sakontzea beste ondorio ez duena.
Egoera salatzeaz gain, beste hainbat aldarrikapen egin nahi izan dituzte: Lehen Mailako Arretaren inbertsioa %25era igotzea (gaur egun %14koa da), sustapen eta prebentzio printzipioak bermatzea, eta osasun arreta jasotzeko desberdintasunak saihestea.