Zaporeak proiektuaren aldeko meza eta kontzertua, ostiralean Trintxerpen
Eresmin abesbatzak, Jaime Tejadasen zuzendaritzapean, elkartasun emanaldia eskainiko du Karmengo Andre Mariaren parrokian.
Datorren ostiralean, apirilak 2, Zaporeak proiektuarekiko elkartasun meza eta kontzertua emango dute Trintxerpeko Karmengo Andre Mariaren parrokian (Euskadi etorbidea, 23).
Eresmin abesbatza izango da, Jaime Tejadasen zuzendaritzapean, elkartasun emanaldia eskainiko duena. 19:30ean hasiko dira eta sarrera doakoa da.