Arkahitzak itzuliko dira apirilaren 8an
Bertsozaleek hitzordua izango dute berriro ostiral gauetan Arkaitza tabernan, eta lehen saioan lau bertsolari ariko dira.
Arkahitzen kartela. Bertsozaleek berriz izango dute hitzordua ostiral gauetan Arkaitza tabernan. Bi urteko etenaldiaren ondoren, Arkahitzak bueltan dira, eta lehen saioa apirilaren 8an, ostirala, izango da, 23:00etan. Bertan Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Irati Alcantarilla bertsolariek hartuko dute parte, eta gai jartzailea Aitzol Pikabea izango da.
