'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburua gaur aurkeztuko dute
Aurkezpena 18:30ean izango da, Lekuona Fabrikan. Joanmari Larrartek egingo du aurkezpena, Egunkaria Batzordekoen laguntzarekin.
Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburua, Juan Mari Torrealdaik ia osorik idatzitakoa, eta Joanmari Larrartek bukatutakoa. Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraz eta garapenaz mintzo da Torrealdairen zigilua duen ekarpena, baita euskalgintzaz, naziogintzaz, eta Egunkaria-k Euskal Herriari ekarri zizkion onurez. 18:30ean da aurkezpena, Lekuona Fabrikan.
Joanmari Larrarte izango da liburuaren xehetasunak ematearen arduraduna. Alboan izango ditu Errenteria-Oreretako Egunkaria Batzordean ibilitakoak. Arantxa Iraola Egunkaria-ko kazetari izandakoak, eta egun Berria-koa denak, egingo ditu ekitaldiaren gidaritza lanak.
Ekitaldia irekia da, edonor joan daiteke.
