Eguzki: "Mitxintxola gainean eraikuntza ilegal bat topatu dugu"
Jaizkibelen hautemandako harrizko eraikuntza baten berri eman du talde ekologistak. "Baimenik gabe egina dagoenaren susmo osoa dugu".
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/03/mintxintxola.jpg)
Jaizkibelgo Mitxintxola gainean balizko “eraikuntza ilegal” bat topatu dutela salatu dute Eguzki talde ekologistako kideek. Zirkuluerdi itxurako harri pilaketa baimenik gabe egina dagoenaren “susmo osoa” du erakundeak, eta horrela bada, gunea ahalik eta azkarren leheneratzeko eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Pasaiako Udalari.
Bi organo horiei “erantzukizunak argitzeko behar den espedientea” irekitzeko eskatu diete, izan ere, 2013. urtean Natura 2000 Sarea izendatu baitzen mendia, eta taldeak uste baitu halako ekintzek gunearen babes neurrien eta kontserbazio helburuen aurka zuzenean jotzen dutela. “Administrazioek hori ekiditeko jarrera zorrotza erakutsi behar dute, ikuskapenak eta zaintza indartuz”.