2022ko Pasai Antxoko Aste Musikala, ostiraletik igandera
Pasaia Musika Bandak astebururako egitaraua prestatu du. Biharko liburu aurkezpenarekin hasiko da, eta kontzertu batekin bukatu, igandean.
Bi urteko etenaren ondoren, berriro antolatuko du aurten Pasaia Musika Bandak Pasai Antxoko Aste Musikala, bihartik hasita, asteburu osoan zehar.
2020ko ekitaldia jardueren bigarren egunean eten behar izan zuten, pandemiak bete-betean astindu baitzuen ingurua data horietan; 2021ekoa, arrazoi berberagatik ezin izan zen antolatu. Hori horrela, sekula baino gogotsuago aritu dira aurten antolatzaileak eta “askotariko egitaraua” prestatzen ahalegindu dira.
Jarraian, bihartik hasita Antxon lur hartuko duten ekintza musikalak:
- Ostirala, apirilak 1. Gelasio Aranburu Alkain. Cursos Parroquiales Siglo XX, liburua aurkeztuko du Jokin Otamendi idazleak Kultur Etxean, 19:30ean.
- Larunbata, apirilak 2. Hots abesbatza oñatiarrak emanaldia eskainiko du 20:00etan San Fermin elizan.
- Igandea, apirilak 3. Illunbe Musika Bandaren kontzertua, 13:00etan, Gure Zumardian. Iluntzean, 19:00etatik aurrera, Dizdizka abesbatza errenteriarra elizan arituko da.