Udalak eta eragileek IDK enpresa bisitatu dute
Herriko ehun sozio-ekonomikoa ezagutzeko eta babesteko egitasmoen barruan, enpresa eta bere negozio eredua ezagutu zituzten atzo.
Herriko ehun sozio-ekonomikoa ezagutzeko eta babesteko egitasmoen barruan, Udaleko, Oarsoaldea Garapen Agentziako eta Talka Sareko ordezkariek IDK enpresa bisitatu zuten atzo.
Saio horretan, enpresa eta bere negozio eredua ezagutzeko aukera izan zuten Juanjo Sobrido gerentearen eta Andoni Zapirain bulego teknikoko arduradunaren eskutik.
IDK industriarako txartel elektroniko pertsonalizatuak diseinatu eta muntatzen dituen enpresa teknologikoa da. Hainbat sektorerentzako lan egiten dute, tokiko enpresentzako zein nazioartekoentzako. Sektore horietako garrantzitsuenetakoak sarbideen kontrola, trenbideak edo kontsumo elektronikoak dira.
Enpresa 1992an sortu zen Errenteria-Oreretan, eta geroztik hazkunde handia izan du. Gaur egun, 92 langile dituzte.