Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Fanderia auzoko berrantolatze lanak bukatu dituzte

2019-2023 Legegintzaldi Planean txertatutako lan horien helburua oinezkoen segurtasuna bermatzea izan da, beste konpromiso bat betez.

Aizpea Otaegi, Eneko del Amo, Bernar Lemos eta Auzo Elkarteko ordezkariak.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/02

Fanderia auzoko berrantolatze lanak bukatu dituzte dagoeneko, eta gaur eguerdian aurkeztu dituzte Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak eta Bernar Lemos Hiri Mantenu eta Trafiko zinegotziak. Burutu diren lanek oinezkoen segurtasuna hobetzeko helburua izan dutela zehaztu du Otaegik, eta proiektu hori 2019-2023 Legegintzaldi Planean jasota zegoela baietsi du, hartutako beste konpromiso bat betez.

Egindako proiektuaren barruan, ibilgailuen zirkulazioa, zerbitzuak eta aparkalekuak berrantolatu dira gehienbat, baita abiadura murrizteko neurriak txertatu ere.

Honakoak dira egin diren lanak:

  • Oinezkoen pasabideak goratu dituzte ibilgailuen abiadura murrizteko.
  • Sigi-saga arinak jarri dituzte helburu berarekin, ibilgailuen abiadura murrizteko.
  • Fanderia pasealekua eta Dario Regoyos kalea noranzko bakarreko kaleak dira orain. Zirkulazioan noranzkoa aldatu da Dario Regoyosen.
  • Eskoletako autobusen geltokia jarri dute.
  • Auzoko merkataritzarako eta zerbitzuetarako zamalanetarako gunea jarri da.
  • Touring etorbidean biribilgune bat eraiki dute, auzora sartu gabe buelta eman ahal izateko.
  • Auzoko erdiguneetan 10 km/h-ko eremuak ezarri dituzte.
  • Oinezkoentzako pasabideak berrantolatu dituzte, auzoa zerbitzu eta instalazioekin hobeto konektatzeko (topoaren geltokia, kirol-gunea eta parkea).

Trafikoaren azterketa

Otaegik azaldu du 2021eko urtarrilean eta otsailean, ibilgailuen fluxua neurtzeko kanpaina bat egin zutela bolumenak, abiadurak eta norabideak ezagutzeko. Ikerketa horrek ibilgailuen gehiegizko abiadura eta auzoan zegoen zirkulazio bolumen handia azaleratu zituen.

Azterketa horren harira, kontsultak abiatu zituzten bizilagunekin eta eragileekin. 2021eko maiatza bukaeran, Errenteriako Udalak Legegintzaldi Planak jasotzen zuen proiektua aurkeztu zuen. Proiektu horrek ibilgailuen trafikoa berrantolatzeko konpromisoa hartzeko helburua zuen, auzoko oinezkoen joan-etorrietan segurtasun handiagoa eskaintzeko.

Ingeniaritza batek eta udal zerbitzu teknikoek egindako proiektua urte bereko ekainean banatu zen auzoko etxe guztietako postontzietan. Informazio fase hori pasata, kontsulta fase bat ireki zutela baietsi du alkateak, ekarpenak jasotzeko. Fase horretan hainbat ekarpen eta iritzi jaso ziren, alderdi politiko, Fanderiako Auzo Elkarte eta auzotarren aldetik.

Ekarpen horiek guztiak aztertu ondoren, hirugarren fase bati ekin ziotela nabarmendu dute udal ordezkariek. Fase horretan prozesuan parte hartu zuten eragileekin bildu ziren, proposamenak azaltzeko eta partekatzeko.

Analisi guztia eginda, 2022ko lehen hilabeteetan burutu ziren Fanderia auzoa berrantolatzeko lanak.

Bizilagunak, pozik

Prentsaurrekoan auzoko hiru bizilagun elkartu dira udal ordezkariekin batera proiektuaren inguruko iritziak plazaratzeko. Horietako bat Angel Lanchas da, Fanderia Auzo Elkarteko idazkaria, eta oso modu baikorrean baloratu du udalak azken hilabeteetan osatutako proiektua: “Oso pozik gaude proiektuaren emaitzarekin, guk oso modu positiboan baloratzen ditugu egin diren lanak. Orain nabari da trafiko eta zarata gutxiago dagoela, kotxeak abiadura motelagoan doaz eta egin dituzten zebrabide zabalagoek oinezkoen segurtasuna bermatzen dute. Autoen bi ilarak kentzea lortu dugu eta ikastetxeetako autobusek euren tokia dute gelditzeko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.