Gure Eskuren elastikoak gaur jaso daitezke
17:00etatik 19:00etara postua jarriko dute Karlos Saldise plazan. Lezoarrak Pirinioetako Bidean izena ematera animatu dituzte.
Gaur, osteguna, uztailaren 2an egitekoa den Pirinioetako Bidea egitasmoaren kamisetak eta bestelako materiala banatzeko postua jarriko du Lezoko Gure Eskuk. 17:00etatik 19:00etara egongo da gunea jarrita Karlos Saldise plazan, bide ertzean. Pirinioetako Bidearen barruan, asmoa da Pirinio osoan zehar (Jaizkibeldik Kataluniaraino) 300 gailurretik gora argiztatzea, eta lezoarrei zehazki Jaizkibel dagokio. “Egin dezagun posible”, esan dute Lezoko Gure Eskuko kideek.
Bestalde, eragileak jakinarazi du uztailaren 2ko iniziatiba kolektibo erraldoian izena emateko aukerak zabalik jarraitzen duela. Hala, hori egiteko bi bide daude:
- Internet bidez (klik egin hemen).
- Lezoko Gure Eskuk jarriko dituen mahaietan (Telegram kanalean non eta noiz jarriko diren jakinaraziko dute).