Karmengo Amako 5 urteko ikasleen erakusketa ikusgai egongo da bihar
Tabakalerako 'Emma Kunz Unibertsoa' programari esker Emma Kunz naturopata eta margolari suitzarraren lana aztertu dute.
IPI Karmengo Amako 5 urteko ikasleek Emma Kunz naturopata eta margolari suitzarraren lana aztertu eta esperimentatu dute Tabakalerako Emma Kunz Unibertsoa programan parte hartuz. Horri lotuta, bertan sorturiko lanak jendaurrean jartzeko erakusketa bat jarriko dute ikusgai bihar.
Ostiral arratsaldean bisitatu ahalko dira Pasaiako txikien obrak, 16:30etik 18:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan. Bizilagunak erakusketara bertaratzera gonbidatu dituzte.