Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

'European Green Leaf 2024' saria jaso dezake Errenteriak

Ingurumen sari hori jasotzeko hautagaitza aurkeztu zuen udalak apirilean, eta Europar Batzordeak berriki jakinarazi du Errenteriaren hautagaitza onartu duela.

Jose Manuel Ferradas eta Aizpea Otaegi.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/08

Errenteria-Oreretak European Green Leaf 2024 ingurumen saria jasotzeko hautagaitza aurkeztu zuen apirilean, eta gaur azaldu dituzte lehiaketa horren eta bidalitako proiektuaren xehetasunak Aizpea Otaegi alkateak eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak. Udalerri berdea lortzeko urratsak emateko konpromisoan oinarritzen da hautagaitza hori, eta azken legegintzaldi planean eta oraingoan udala egiten ari den bideari aitortza egiten dio. 2025eko Plan Estrategikoan eta egungo agintaldi planean dago oinarrituta.

Europar Batzordeak berriki jakinarazi dio Errenteriako Udalari bere hautagaitza onartu duela. Orain, Europako beste bederatzi hiriren aurka lehiatuko du ingurumen saria eskuratzeko, denak 20.000 eta 100.000 biztanle artekoak. Honakoak dira lehian ariko diren hiri horiek: Alytus (Lituania), Aulnay-sous-Bois (Frantzia), Bistrita (Errumania), Elsinore (Danimarka), Garges-les Gonesse (Frantzia), Sisak (Kroazia), Grevena (Grezia), Treviso (Italia) eta Velenje (Eslovenia).

Hautagaitza onartua badago ere, Errenteriako Udalak hilaren 20an jakingo du proiektua defendatzera joateko aukera izango duen. Hautatzen dituzten hiri finalista horiek, urriaren 27an Frantziako Grenoble hirian egingo den ekitaldian aurkeztuko dituzte proiektuak, eta egun horretan bertan ezagutaraziko dituzte lehiaketako irabazleak. Garaileak, gainera, 200.000 euroko sari ekonomikoa jasoko du. Finalistek euren komunikazio estrategia aurkeztuko diote Europako Batzordea buru duen nazioarteko epaimahaiari, eta irabazleak, Europako hiri berde izendapeneko urtean zein jarduera burutuko dituzten azalduko du.

Zertan datza lehiaketak?

Pertsona gehienak hirietan bizi dira, eta horrek ingurumen erronka asko gainditu beharra dakarrela azaldu dute udal ordezkariek; hala nola, airearen eta uraren kutsadura, zarata kutsadura, bioaniztasunaren galera, klima aldaketaren areagotzea edota mugikortasuna. Sei arazo horiei irtenbiderik egokienak bilatzeko eta eredugarri izan daitezkeen hiri ekologiko eta jasangarriak daudela erakusteko, 2008an Europako Batzordek European Green Capital saria sortu zuen, eta 2015ean, berriz, European Green Leaf saria.

Sariaren irabazleak mundu osoko hiri enbaxadore bihurtzen dira, eta era berean, egitasmoak gauzatzeko herritarrekin lankidetzan aritzeko ahalegin handia egiten dutenak. Herritarren kontzientzian eragitea bilatzen dela nabarmendu du alkateak, guztion eguneroko erabakiek planetaren eta bertan bizi garenon osasunean eta bizi kalitatean eragin zuzena baitute.

Errenteria 2025 Plan Estrategikoa

European Green Leaf lehiaketara aurkeztutako udal hautagaitza eraikitzeko ikuspegia Errenteria 2025 Plan Estrategikoko hiru erronketatik dator:

  • Hiri solidarioa, aktiboa, kohesionatutakoa eta integratzailea.
  • Gune naturalei balioa ematen dien eta ingurune iraunkorra bultzatzen duen hiria.
  • Konektatutako hiria, irekia eta kanpoko proiekzioaren protagonista dena.

Hiru erronka horiei lotuta, udal hautagaitzak aipatutako planaren ondoko lerro estrategikoei erantzuten die:

  • Energia aldetik jasangarria den Errenteria baten alde egitea, energia berriztagarriak sustatuz.
  • Oiartzun ibaiak ingurumen kalitate handiko korridore gisa, hiri bizimodua egituratzen du.
  • Herritarren artean bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta ahalbidetzea.
  • Tokiko eta landa eremuko baliabide naturalak babestu eta balioestea.
  • Birziklatzen eta baliabide naturalak modu eraginkorrean aprobetxatzean oinarritutako hiri eredurantz aurre egitea.
  • Udalerriko mugikortasun hobearen eta iraunkorragoaren alde egitea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.