Preso eta iheslarien eskubideen alde badia inguratzera deitu du Sarek
11:00etan abiatuko dira Izan bidea dinamikarekin bat egiten duten bizilagunak San Pedrotik. Lezotik 13:00etan pasako dira.
Badiaren punta batetik bestera abiatuko da igandean Izan bidea dinamika. Sare Herritarrak euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ibilaldia antolatu du datorren iganderako. Izan bidea dinamikaren baitan, badia zeharkatzera deitu dituzte bizilagunak.
11:00etan San Pedroko Torrean elkartuko dira. Jarraian, honakoak izango dira geltokiak: Trintxerpeko Gernika plaza, 11:30ean; Herrerako topo geltokia, 12:00etan; Antxoko Renfe geltokia, 12:30ean; Lezoko Herriko plaza, 13:00etan; eta bukaera Donibaneko Meipi auzoan, 13:30a aldera.
