Arkahitzen hirugarren saioa, bihar
Andoni Mujika 'Anatx', Emaitz Murua, June Aiestaran eta Maddi Agirre bertsolariek hartuko dute parte 23:00etan hasiko den saioan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/06/img-20220607-wa0001.jpg)
Ostiral gauek Arkahitzenak eta bertsozaleenak izaten jarraitzen dute. Bihar, ostirala, Arkahitzak programa bertsozalearen hirugarren saioa egingo da Arkaitza tabernan, 23:00etan. Ohikoa den bezala, lau bertsolarik hartuko dute parte saioan: Andoni Mujika ‘Anatx’, Emaitz Murua, June Aiestaran eta Maddi Agirre. Bertso saioko gai jartzailea Anabel Barcena izango da.