Ekainaren 17an egingo dute ikasturteko azken irakurketa saioa
Irakurketa Kluba azken aldiz elkartuko da, Iban Zaldua idazlearen liburu bat lantzeko. Arratsaldeko 19:45etan hasiko da saioa, San Pedron.
Irakurketa Klubeko kideak. Datorren ekainaren 17an, ostirala, San Pedroko liburutegian elkartuko da Pasaiako Liburutegietako Irakurketa Kluba. Ikasturteko azken saioa izango da honakoa, eta bertan, Iban Zaldua idazlearen “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” liburuaz arituko dira. Arratsaldeko 19:45etan emango diote hasiera saioari, eta herritar orori dei egin diote parte hartzera, solasaldiak irekiak baitira.
Horretaz gain, uda pasata saioei berriro helduko diotela ohartarazi dute, urritik aurrera alegia.
