Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ASIER FERNANDEZ MINDEGIA. ATLETA.

[Elkarrizketa] «Politena da segundo gutxiren buruan den-dena eman behar duzula»

Atletismoko 100 eta 200 metroko probetan Euskadiko txapeldun izan da lezoarra. Abiadurak ematen dion adrenalina gustuko du, eta behin hori probatuta, parekorik ez duela aitortu du. Espainiako Txapelketa du jopuntuan.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/06/10

Aire libreko pistan, Euskadiko txapeldun izan da Asier Fernandez Mindegia (Lezo, 1998). Durangon eskuratu zituen bi urrezko dominak. Ez da lehen aldia izan, ordea: 2020an ere zakura sartu zituen urre koloreko bi metal zati biribilak, eta 2021ean, zilarrarekin konformatu behar izan zen. Orain, Espainiako Txapelketara begira ari da.

Joan den asteburuan, Durangoko Euskadiko Atletismo Txapelketan, urrea 100 eta 200 metroko probetan. Pozik egoteko moduko emaitzak, ezta?
Bai, noski. Banekien zaila izango zela, baina aldi berean jakin banekien aukerak izango nituela. Aurten nahiko ongi ibili naiz. Tira, negu partean lesioekin arazoak izan nituen, baina udara ondo iritsi naiz. Izan ere, bitan banatzen dut sasoia: neguko aroa Donostiako belodromoan egiten dut, eta udakoa aire libreko probetan. Negukoa galduta, orain, sasoiz oso ondo nago. 100 metrokoaren finala larunbatean izan zen, eta igandean 200ekoa.

Sentsazio onekin joan zinen Durangora, beraz.
Hala da. Aurretik 400 metroko lasterketak eginak nituen nire taldearekin, Real Sociedad taldearekin. Taldeetan denetik egin behar izaten da… Horietan izandako sentsazioak onak ziren. Orduan, Durangon, finalerdietan oso egoki ibili nintzen, eta horrek indarra eman zidan finaletarako.

100 eta 200 metro. 10 edo 20 segundotan dena duzue jokoan. Nola bizi duzu hain tarte eskasean dena eman behar hori?
Distantzia motz horien gauzarik politena da segundo gutxiren buruan den-dena eman behar duzula. Pentsatzeko tartetik ez dago. Distantzia luzeagoko herri lasterketetan edo pistakoetan ere parte hartzen dut, eta oso bestelakoak dira: horietan indarrak neurtu eta planifikazioa egiteko aukera duzu. Distantzia motzetan ez da horrela. Egin behar duzuna da kontzentratu ahalik eta azkarren joatean, eta gutxi pentsatu. Horrek, bai entrenatzen zein lehiatzen adrenalina gorakada eragiten dizu.

Distantzia motzetan espezializatu zara. Zergatik?
Atletismoan hasi nintzenean hainbat distantziatan proba egin nuen, tartean krosetan. Ikusi nuen batez ere 400 metrokoetan moldatzen nintzela hoberen. Azkar joateari gustua hartu nion. Oso azkar korri egitearen sentsazioa oso gozagarria da, adrenalina puntu hori ez du ezerk berdintzen.

Nola hasi zinen atletismoan?
Allerrun jokatzen nuen gaztetan, nahiz eta ez nintzen onegia [barrez]. Nire adinekoen bi talde zeuden, eta jende faltagatik nirea desagertu zen. Handik Touringera joan nintzen, urtebete egin nuen han, lagunik gabe kirolean aritzea gogor egin zitzaidalako.
Orduan, korri egitea gustuko nuenez, atletismoan hasi nintzen 16 urterekin. Hasieran Atletico San Sebastian taldean izan nintzen bost urtez, orain Real Sociedad taldean nago; Espainiako Estatuko taldeen artean onenetakoa da Reala, eta esaterako, aipagarria da, iazko taldeen arteko Espainiako Ligan hirugarren izan zela.

Espainiako Txapelketa duzu aurrean, bi aste barru da. Zein helbururekin zoaz hara?
Ez nago ziur… Bi aste falta dira oraindik, eta ikusi beharko da beste korrikalariak zein aldartetan iritsiko diren. Iaz 200eko finalean sartu nintzen, eta uste dut hori berdintzeko edo akaso hobetzeko aukera izango dudala. Nerjan [Malaga, Espainia] da txapelketa. Hara sailkatu aurretik, familiarentzako ostatua hartua nuen. Pentsa zein konfiantzarekin nagoen!

Euskadiko Txapelketan Durangon zinen bitartean, zure lagunak Mendekoste Jaiak ospatzen ari ziren.
Pena eman zidan, bai. Jaietako larunbatean, adibidez, kuadrillakoek afaria egin zuten, eta haiengana joan nintzen tartetxo batez ‘agur’ esatera. Hori besterik ez. Giro handia sumatu nuen herrian. Baina lotara goiz joan behar nuen Durangon ondo-ondo egoteko.

Ba al duzu erreferenterik atletismoan?
Atletismoan hasi nintzen arte kirol hau ez nuen gehiegi jarraitzen. Baina bai ikusten nituela Olinpiar Jokoak eta horrelakoak familiarekin. Horrela, nire lehen gerturatzea Usain Bolt erreferentzia izanik egin nuen.

Lan handia dago zure arrakastaren atzean. Nola bateratzen dituzu entrenamenduak eta egunerokoak?
Ikasten ari naiz, eta ez dut arazo gehiegirik kirol ibilbidea eta bizitza uztartzeko. Hala ere, atletismoa ez da talde kirol bat, eta berez ez duzu beste inor behar entrenatzeko. Hortaz, denbora tarteak ateratzea errazagoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.