HemenGuk azoka, datorren larunbatean
Azoka hori hilaren 18an izango da, Kontzejupean, 10:00etatik 13:30era, 19 ekoizle eta artisauren parte hartzearekin.
HemenGuk hau azoka, hurrengo larunbatean. Oiartzungo ekoizleek eta udalak antolatuta, iaz egin zen lehenengoz HemenGuk azoka. HemenGuk sarearen helburuak herriko ekoizleak saretzea, euren produktuak ezagutzera ematea edota herritarrekin zuzeneko harremana sortzea dira. Herritarren harrera ona izan denez, Oiartzungo ekoizleek urtaro bakoitzean azoka egiten jarraitu dute, eta hurrengoa datorren larunbatean, hilak 18, izango da, Kontzejupean, 10:00etatik 13:30era. Azoka horretan 19 ekoizle eta artisauk hartuko dute parte, eta honakoak dira:
- 1545 argitaletxea.
- Aaron larrugintza.
- Aldako txakolina.
- Arabolaza eztigintza.
- Arraztalo barazkiak.
- Artexaniak artisautza.
- Elika kooperatiba.
- Gezamina elkartea.
- Itsaso amets-harrapariak.
- Kosta itsas-egurrak.
- Lerremotx gaztak.
- Leilei makramea.
- Lekungarai gazta.
- Ogiaren maitaleak elkartea.
- Oliparok artisau lanak.
- Papurrak ogi eta goxoak.
- Peluzahar arrautzak.
- Trikuharri kultur elkartea.
- Zituene pasta.
