Landarbaso Traileko bideo eta argazki erakusketa prestatu dituzte
Urdaburu Mendizale Elkarteko 15 bazkidek mendi lasterketaren inguruko bideo bat proiektatuko dute datorren ostegunean, 19:30ean, elkarteko egoitzan.
Landarbaso Trail 2022. Datorren ostegunean, hilak 16, 19:30ean, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan, argazkigintza gustuko duten elkarteko 15 bazkidek Landarbaso Trail mendi lasterketaren inguruan egin duten bideo bat proiektatuko dute. Horrez gain, lasterketa horren inguruko argazki erakusketa bat ere prestatu dute, eta mendizaleen egoitzan bertan ikusi ahal izango da, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.
