Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Asteburu oparoa herriko pilotarientzat

Herriartekoan, markagailua irauli eta finalera sailkatu dira herriko palistak. Bestalde, trinketean, bi txapela eskuratu zituzten EPLEko pilotariek.

Taberna eta Chiapuso sari banaketan. Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federazioa.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/13

Asteburu oparoa eta biribila izan da herriko pilotarientzat. Herriartekoan zein trinketean, erronka garrantzitsuak zituzten, eta denetan garaile atera ziren. Herriartekoari dagokionez, Errenteriako paleta eta pala motzeko taldeek markagailua irauli zuten finalerdietako itzulerako partidetan Olaberriako pilotarien aurka, eta finalerako sailkatu dira. Eskisabelek eta Rubenek 35-17 irabazi zuten Olaberriako Arrieta eta Olanaren kontra; eta pala motzean, Yorel eta Abel 40-25 nagusitu ziren Berasategi eta Garridoren aurka. Herriko lau pilotariek maila handian jokatu zuten eta merezitako garaipenak lortu zituzten.

Errenteriako palistek finala jokatuko duten arren, kanporaketa berdindua geratu da (2-2), baina herriko pilotariek 25 tantoko abantailarengatik nagusitu dira. Final handia datorren asteburuan jokatuko da oraindik zehazteko dagoen frontoi batean. Aurkariak Andoaingo palistak izango dira, eta aurreko urteko finala errepikatuko da bi taldeen artean.

Horrez gain, ostiralean, Abadiñon, Trinketeko Euskal Ligako finalak jokatu ziren. Bertan, EPLEko pilotariek bi final jokatu zituzten, eta bietan nagusitu ziren. Eskuz banakako finalean, Aranburuk garaipen argia lortu zuen Zaramaga klubeko Diaz de Herediaren aurka (40-16); eta eskuz binakakoari dagokionez, Tabernak eta Chiapusok 40-26 irabazi zuten Hartzak Leioa taldeko Bikuña eta Uriberen kontra. EPLEko pilotariak bikain aritu ziren bi finaletan, eta bi txapelak eskuratzea lortu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.