Kenpo Kaiko kide gazteak, bikain Gipuzkoako Txapelketan
Oiartzungo Kenpo Kai Honbu elkarteko kide gazteenek emaitza paregabeak lortu zituzten Getarian ospatu zen Gipuzkoako Txapelketan.
Oiartzungo Kenpo Kai Honbu elkarteko gazteek emaitza paregabeak lortu zituzten hilaren 5ean, Getarian, ospatu zen Gipuzkoako Kenpo Txapelketan. Gipuzkoako Karate Federazioak eta Diziplina Elkartuko Kenpo sailak antolatzen duten txapelketan, Oirtzungo elkarteko zazpi kidek hartu zuten parte, denek emaitza ikaragarriekin. Honakoak izan ziren gazteen lorpenak:
- Emma Garmendia: Urrezko domina Borroka, Kata eta Kobudo modalitateetan emakumezko jubenil mailan.
- Mikel Osa: Urrezko domina Borrokan gizonezkoen 72 kilotik gorako jubenil mailan.
- Iñaki Alkiza: Urrezko domina Kobudon eta brontzezkoa Kata eta Defentsa Pertsonalean gizonezkoen jubenil mailan.
- Lara Garmendia: Urrezko domina Katan eta zilarrezkoa Kobudon emakumezkoen infantil mailan.
- Nahikari Juaristi: Txapeldun Borrokan, txapeldunorde Defentsa Pertsonalean, eta hirugarren Kobudoko emakumezkoen kadete mailan.
- Lohitzun Aia: Txapeldunorde Katan eta hirugarren Borrokan kadete mailan.
- Lur Gaston: Txapeldunorde Katan eta hirugarren Kobudon kadete mailan.