Herriartekoaren finalerdian atzetik da Oiartzun
Gipuzkoako eskuzko Herriarteko Txapelketaren finalerdiko joaneko partidetan 2-1 galdu du Oiartzunek Hernaniren kontra.
Eskuz binakako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalerdiko joaneko partidak jokatu zituen Oiartzunek ostiral arratsean Hernanin, hango taldearen kontra. Hiru partida jokatu, eta bitan garaile izan ziren etxekoak. Beraz, 2-1 galtzen hasi da finalerdia Oiartzun.
Itzuliko partida erabakiorrak, hau da, finalerako txartela emango dutenak, igandean jokatuko dituzten bi taldeek, oraingoan Oiartzungo Madalensoron. 17:00etan hasiko dira Kadete, Gazte eta Senior mailetako norgehiagokak.
Ostiraleko joanekoari dagokionez, oiartzuarren garaipen bakarra Kadete Mailako Etxeberriak eta Leonetek eskuratu zuten, 5-22 gainditu zituztelako Iturbe-Urdangarin hernaniarrak. Lehenengo kalea Gazte Mailako lehian iritsi zen, Olaiz-Zabaleta bikote oiartzuarrak 22-17 galdu zuelako Etxarri eta Jararen kontra. Senior Mailako neurketan alde handiagoa atera zuten etxekoek, Apaolazak eta Lizeagak 22-14 gainditu zituztelako Ugalde eta Zalakain.
Orain, itzuliko partidan kanporaketa irauli beharko du Oiartzunek. Zaleen babesa espero dute herriko pilotariek.