Gaztañoko jaiak indartsu datoz
Festak ostiral honetan hasiko dira, hilak 17, gustu guztietarako proposamenekin osatu duten egitarau zabalarekin.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/04/img2.png)
Gaztañoko jaiak gainean dira, eta antolatzaileak azken prestaketa lanetan dabiltza. Festak ostiral honetan hasiko dira, hilak 17, eta asteburu osoan zehar ekintza ugari antolatu dituzte jai batzordeko kideek. Horrez gain, San Juan bezperarako ere, hilak 23, jarduerak prestatu dituzte ohikoa den bezala. Antolatzaileak egitarau zabalarekin datoz, gustu guztietarako proposamenekin, eta auzoan ez da aspertzeko astirik izango egun horietan. Honakoa da jaietarako prestatu duten egitarau osoa:
Ostirala: ekainak 17
- 18:00: Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia. Ondoren, Maritxu Mozkorraren jaitsiera eta buruhandiak.
- 19:30: Iratxo iturriaren irekiera.
- 20:30: Patata tortilla lehiaketa.
- 21:30: Parrillada gaztetxean.
- 22:30: Kontzertuak auzoko karpan: Unidad Alavesa, Sofokaos eta El Kinto Kontenedor. Ondoren, DNG eta Unaiban DJ-ak gaztetxean.
Larunbata: ekainak 18
- 10:30: Gaztañoko Kros Herrikoia eta pintxopotea.
- 16:00: Mus txapelketa Bukagaitz elkartean.
- 17:00: Haur jolasak gaztetxean.
- 18:00: Taijiquan, euskal dantza, dantza afrikar eta pandero jotzaileen emanaldia auzoko lokalean.
- 21:00: Mozorro afari herrikoia. Gaia: 80ko hamarkada. Afarien ondoren, bingo musikatua.
- 23:00: Kontzertuak gaztetxean: The Dillingers, Rejects, Trilita eta Indabe.
- 00:00: Rockalean taldea auzoko txokoetan barrena murgilduko da.
- 02:00: DJ Bull karpa nagusian.
Igandea: ekainak 19
- 12:00: Toka eta bote txapelketa.
- 14:00: Auzoko gazte izandakoei bazkaria.
- 17:00: Apar festa eta ur txirrista.
- 18:30: Gaztañotik mundura eta mundutik Gaztañora jaia musika, dantza, janari eta edariekin.
San Juan bezperako Suaren gaua: ekainak 23
- 17:00: Haurrentzako herri kirolak Arramendiko karpan.
- Arratsaldean zehar: Txorizo, saiheski eta sagardoarekin afari merienda.
- Iluntzean: Ikuskizuna, suaren piztea, bideo emanaldia eta su artifizialak.