Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaPolitika

La Herrera urbanizatzeko bizilagunei galdetzea eskatu du EH Bilduk

Portuak aurkeztutako proiektuari alegazioak egin dizkiote Pasaiako eta Donostiako EH Bilduk. Gune berria gazteen aisialdirako nahi dute.

Donostia eta Pasaiako koalizio abertzaleek bidegabekotzat jo dute "proiektua moldatzeko auzotarren iritzirik bildu ez izana".
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/06/14

Berriki atera da argitara La Herrerako pasealekua urbanizatzeko Pasaiako Portu Agintaritzaren (PPA) proiektua, eta Pasaiako nahiz Donostiako EH Bilduk bat egin dute, horri lotuta, hiru helegite aurkezteko.

Aspaldi dira Trintxerpe eta Herrera auzoko bizilagunak portuko biltegi berrien estalkia urbanizatzeko zain, eta koalizio abertzaleak bidegabekotzat jo du, egitasmoa argitaratu berri den honetan,  “proiektua moldatzeko auzotarren iritzirik bildu ez izana”.

Sinetsita esan dute taldeek azpiegitura berri horrek “mesede handia” egin diezaiekeela Trintxerpeko eta Herrerako bizilagunei, Gomistegikoei eta Gaiztarrokoei barne, baita Bidebietakoei ere. “Eremu zabal horrek arnasgune funtzioa bete dezake”, esan dute, “hain dentsifikatuta dauden auzoentzat, bereziki gazteentzat”.

Testuinguru horretan, EH Bilduk hiru helegite hauek aurkeztu ditu gaur. Horra hor, hitzez hitz:

  • Joaquin Montero arkitektoak idatzi duen proiektuak Pasaiako Udalbatzak 2011ko maiatzaren 18an hartutako erabakia errespetatzen duen aztertzea eskatzen dugu. Erabaki honek, La Herrera gunerako etorkizunerako ordenazio irizpideak zehazten ditu eta herritarrek parte hartze prozesu zabal batean egindako proposamenaren aspektu zehatzak definitzen dira.
  • Pasaiako Portu Agintaritzari eskatzen diogu inguruko bizilagun eta elkarteekin proiektuaren aurkezpen publikoa egiteko behin betiko onarpena eman baino lehen, proiektuaren nondik norakoak partekatzeko eta aipatutako kolektiboen ekarpenak jasotzeko.
  • Esku-hartzearen xede den gunea, gaur egun, pasabide gisa erabiltzen dute Pasaiako zein Donostiako ekialdeko zenbait auzotako bizilagunek. Proposatzen den plaza berriari erabilera konkretua emate aldera, uste dugu proiektuak gazteen aisialdirako gune berria eskaini dezakeela, adibidez, kirol anitzeko pistez, iturriaz edota lagunekin elkartzeko guneez osatuta. Betiere, bizilagunek egin ditzaketen proposamenen kontra egin gabe.

Funtsezkotzat jo dute bilkideek ingurura begiratzea, uste baitute PPAk proposatu duen parkearen antzeko beste bi haur-parke badaudela tarte oso txikian. “Ez du zentzurik baliabide publikoak bikoizteak”, gaitzetsi dute. Gogoratu ekarri dute, halaber, PPAren proiektua jendaurrean dela, ekarpenak egiteko aukerarekin, hilaren 22ra arte.

Bi udalei begira, EH Bilduk proposamen bana erregistratu zuen joan den astean, Pasaiako eta Donostiako udal gobernuei alegazio bat aurkezteko eskatuz, portuko agintariei eskatzeko bilera publiko bat dei dezala inguruko herritarrekin, proiektuari buruzko iritziak eta proposamenak jasotzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.