Meipiko biribilgunetik aurrera ezingo da kotxez igaro larunbatean
Bixi-Bixik antolaturiko egun osoko egitaraua medio, Lezo-Bide kalea moztuta egongo da larunbatean, 10:30etik aurrera.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/06/20220511_094916.jpg)
Bixi-Bixiren Gora herriak egitasmoaren baitan antolaturiko jardunaldi kulturalak medio, datorren larunbatean, hilak 18, Donibaneko Lezo-Bide kalea moztuta egongo da Meipiko biribilgunetik, 10:30etik 22:00etara, gutxi gorabehera.
Denbora tarte horretan, Donibane kalera eta Bizkaia plazara iristeko Larrabide errepidea eta San Roke eta San Juan XXIII kaleak erabili beharko dira. Irteteko, berriz, Bordalaborda kalea erabili beharko dute ibilgailuek.
Bitarte horretan, halaber, lineako autobusak Meipiko sarrerako biribilgune horretan bertan emango du buelta.