Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Galeria] Gipuzkoako areto futboleko jokalari onenak pasaitarrak dira

Iosu Monjek sasoiko jokalari onenaren saria jaso du, Eneko Agirregomezkortak golik onenarena, eta Sanpedrotarrak kiroltasun keinuarena.

Iosu Monje (erdian) eskertuta agertu zen Alberto Ferreres Antxo AF-ko presidente (ezkerrean) eta David Hidalgo entrenatzailearekin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/06/15

Joan den larunbatean eman zituzten, estreinakoz, I. Gipuzkoako Futbol Sariak, eta hiru oroigarri banatu zituzten pasaitarren artean: Iosu Monje Chair atxotarra, Eneko Agirregomezkorta Alvarez sanjuandarra eta Sanpedrotarra Futbol Elkarteko Gazteak izan ziren jendaurreko sariak jaso zituztenak.

Ez haiek bakarrik, Jokin Koki Eskisabel errenteriarrari eta Koldo Fernandez Etxarte oiartzuarrari ere egin zieten aintzatespena, emakumeen futbolari emandako hauspoagatik.

Monjeri 2021-22ko Gipuzkoako Futbol Aretoko jokalari onenaren saria bera eman zioten. Sasoi paregabea egin du antxotarrak; horren erakusle, hain zuzen, Antxo AF-ren azken partida (Bigarren B Mailara igotzeko play-offaren finalerdia): taldeak zenbaturiko 6 golak hark sartu zituen.

Zuri-gorrien jokalariak hitza hartu zuen asteburuko ekitaldian: “Eskerrak eman nahi dizkiot federazioari sariagatik, eta baita taldeari ere. Alberto [Ferreres, presidentea] , David [Hidalgo, entrenatzailea], hau zuena ere bada”.

Eneko Agirregomezkorta Alvarez Doni Pari areto futbol taldeko jokalari sanjuandarrari 2021-2022 sasoiko Areto Futboleko Golik Onenaren saria eman zion Gipuzkoako Futbol Federazioak. Aurten Euskal Ligara igoera erdietsi duen taldeko futbolaria eskertuta agertu zen ekitaldian bere taldekideekin.

Denboraldiko kiroltasun keinuagatik saria jaso zuen Sanpedrotarra Kirol Elkarteko Lehen Mailako Gazteen futbol taldeak. Tolosan jokatu zuten partida batean euren atean gol bat sartu zuten, propio, lehenago tolosarrei gol bat sartu zietelako aurkarietako bat lurrean zaurituta zegoelarik. Ikurra jasotzeko oholtzara igo zen Gaizka Varela entrenatzailea.

Emakumezkoen futbolean, bi erreferente
Jokin Koki Eskisabel errenteriarrak urte berezia du aurtengoa, erretiroa hartuko baitu eta aitortza ugari egin baitizkiote azken asteotan. Larunbatekoan ere ez zuten hutsik egin aintzatespen hitzek. Futbol jokalari, entrenatzaile eta kirol zuzendari izandakoak Emakumezkoen futbolaren aitzindariak izendaturiko saria jaso zuen.

Eskisabeli emandako oroigarri bera eman zioten, halaber, Koldo Fernandez Etxarte Oiartzun Kirol Elkarteko presidente izandakoari. Berriki zendu da oiartzuarra, eta hura ere gogoan izan zuen futbol federakuntzak sari-banaketan, emakumezkoen futbolaren alde egindako lanagatik. Haren alargun Lurdesek jaso zuen saria.

Horra hor aipaturiko protagonisten zenbait argazki (Gipuzkoako Futbol Federazioarenak dira).





Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.